MAEIOUR 4+
Eider Eibar
Conçu pour iPad
-
- Gratuit
Captures d’écran
Description
Joko interaktibo honetan EUSKARA eta MARRAZKI irudimentsuen bidez gai zoragarriak ezagutuko ditugu.
MAEIOUR jokoan, Mae, Io eta Ur haur sortzaileek gai berriak erakutsiko dizkigute. Natura, unibertsoa, margoak eta irudimenarekin loturiko gai bizi eta irudimentsuak: Metamorfosia, Gaua, Fosilak, Koloreak, Ilargiaren jaiotza, Eztia, Uraren zikloa, Zenbakiak, Kokoak,…
Era dibertigarri eta erraz batean, bakoitzak bere erritmora, joko txiki eta intuitiboak jokatuz, marrazki bizien artean dauden sorpresak aurkituko ditu eta bide batez euskaraz jokatuko du, izen eta kontzeptu berriak barneratuz.
Gure helburua ideiak piztea, marrazkiez gozatzea eta gai berriak ezagutzea da, jokoaren bidez eta landutako irudi eta interakzioak baliatuz.
EGILEAK
Ideia: Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga · KOKOAK / Artea, irudiak eta animazioak: Eider Eibar · Kokoak / Programazioa: Josu Cobelo · Harrobia / Gaien lanketa: Ana Galarraga · Elhuyar / Koordinazioa: Zuri Alvarez · TKGune / Musika: Mikel Iraurgi / Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia.
EZAUGARRIAK
• Hizkuntza: Euskara
• 4,5,6,7,8 urteko haurrentzako gomendaturiko joko interaktiboa.
• Eider Eibar ilustratzaileak sorturiko pertsonaia eta marrazki hauek denon irudimena piztea dute helburu.
• Euskara eta irudi biziak dira protagonista.
• Gai berriak ezagutuko ditugu marrazki zoragarrien laguntzaz eta euskarazko hitz berriak barneratuz: Metamorfosia, Eztia, Uraren zikloa, Fosilak, Eguzki-sistema, Ilargiaren jaiotza, Estralurtarrak, Koloreak, Zenbakiak,…
• 7 margoak biltzean gai bakoitzaren izenburua koloreztatzeko aukera izango dugu, Mae, Io eta Ur haur protagonistei lagunduz.
• Jokoko elementuetan sorpresa ugari daude ezkutaturik eta era intuitiboan bilatu beharko ditugu, bidean, bizia emanez hainbat izaki bitxiri.
• Jokoan elkarrenganako laguntasuna, elkartasuna, errespetua eta berdinatsuna ardatz ezinbesteko dira, elkarrekin sortzeko, marrazteko, bilatzeko eta aurkikuntzak partekatzeko. Iruditeria ere ardatz hauetan oinarriturik sortu da.
• Ez dago denbora-mugarik, nahi beste denbora erabili daiteke joko bakoitza osatzeko.
• Ana Galarraga (Elhuyar) izan dugu gaien lanketan bidelagun eta naturarekin, unibertsoarekin eta haurrekin harremanduriko gai interesgarri eta erakargarriak landu ditugu, era atsegin, bizi eta irudimentsuan.
• Espreski jokorako sorturiko soinu banda eta soinu efektuak, euskara protagonista delarik.
Weba: https://kokoak.eus/maeiour
Kontaktua: info@eidereibar.eus
Pribatutasun politika: https://kokoak.eus/maeiour-pribatutasun-politika
Datu pertsonalak: MAEIOUR jokoak ez du inolako datu pertsonalik behar ezta biltzen.
Nouveautés
Version 1.3
Erabilera hobetu da, mugikorrei egokituta eta akatsen zuzenketa.
Confidentialité de l’app
Le développeur Eider Eibar a indiqué que le traitement des données tel que décrit ci‑dessous pouvait figurer parmi les pratiques de l’app en matière de confidentialité. Pour en savoir plus, consultez la politique de confidentialité du développeur.
Données non collectées
Le développeur ne collecte aucune donnée avec cette app.
Les pratiques en matière de confidentialité peuvent varier, notamment en fonction des fonctionnalités que vous utilisez ou de votre âge. En savoir plus
Informations
- Fournisseur
- Eider Eibar
- Taille
- 369,5 Mo
- Catégorie
- Divertissement
- Compatibilité
-
- iPhone
- Nécessite iOS 11.0 ou version ultérieure.
- iPad
- Nécessite iPadOS 11.0 ou version ultérieure.
- iPod touch
- Nécessite iOS 11.0 ou version ultérieure.
- Mac
- Nécessite macOS 11.0 ou une version ultérieure et un Mac doté d’une puce Apple M1 ou une version ultérieure.
- Langues
-
Anglais
- Âge
- Classé 4+, conçu pour les enfants de 6 à 8 ans.
- Copyright
- © Eider Eibar
- Prix
- Gratuit