KOKOJOKOA 4+
Eider Eibar
Conçu pour iPad
-
- Gratuit
Captures d’écran
Description
KOKOJOKOA Io pertsonaiak kokoen bila burutuko duen 4 jokotxo + 4 jokoz osaturiko ibilbide irudimentsua da.
Haur txikiei zein marrazki bitxiekiko interesa duen edonori zuzendurikoa da. Oso intuitiboa da. Io izeneko pertsonaia izango dugu bidelagun eta marrazketa koadernoan gorde diren 7 kokoak aurkitzen lagunduko diogu. Horretarako, kopetako argia piztu, brotxa surfeatu, kitarra-artazia jo eta emozioak erabakita, KUKUKA (bikote jokoa), OKER-KER (segida jokoa), KLIX-KLAX (puzzle jokoa) eta BOR-BOR (emozioen jokoa) osatuko ditugu eta opari bat jasoko dugu: Kokoen eskulan baterako bideo-ideia!
Jokoak ez du oso iraupen luzea eta nahi beste aldiz jokatu daiteke jarraian.
Hau da gure helburu nagusia: kokoen laguntzaz eta joko labur honen bidez burua ideiaz bete ostean, pantaila itzali eta haurrari eskuz marrazkiak zein eskulanak burutzeko gogoa piztea.
EGILEAK
KOKOAK (Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga) egileen ideia batetik abiatutako jokoa da. Eider Eibar haur literaturako ilustratzaileak marraztu ditu jokoko edukiak. Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz KOKOAK eta HARROBIAK elkarlanean buruturiko jokoa da. Programazioa: Josu Cobelo / Koordinazioa: Zuri Alvarez / Musika: Mikel Iraurgi / Testuak: Miren Amuriza.
EZAUGARRIAK
• 4,5,6,7,8,9 eta 10 urteko haurrentzako gomendaturiko jokoa.
• Eider Eibar ilustratzaileak sorturiko pertsonaia eta marrazki hauek denon irudimena piztea dute helburu.
• Azalpenak oso sinpleak dira, testu gutxikoak eta jokoetan hitz solteak baino ez dira agertzen, elementuen eta emozioen izenak. Irudiak du garrantzia gehien, era intuitiboan jokatu dadin, euskarazko hitzak era errazean barneratuz.
• Jokotxoak eta jokoak interaktiboak dira, jokalariak erabakitzen ditu ekintzak.
• Ez dago denbora-mugarik, nahi beste denbora erabili daiteke joko bakoitza osatzeko.
• Animazio bideoak. Sarrera, jokoen tarteko azalpenak eta bukaera Io pertsonaiaren bidaia erakusten duten bideoak dira,
• Miren Amuriza idazleak sortu ditu ibilbideko testu eta azalpenak, idatziz zein audioz entzun daitezkeenak.
• Espreski jokorako sorturiko soinu banda eta soinu efektuak.
4 prestaketa jokotxo:
o Argia piztu
o Brotxara jauzi
o Kitarra-artazia jo
o Emozioa aukeratu
4 joko:
o KUKUKA (Bikote jokoa)
o OKER-KER (Segida jokoa)
o KLIX-KLAX (Puzzle jokoa)
o BOR-BOR (Emozioen jokoa)
• iOS APPa. Edozein gailura, mugikor zein tabletetara egokitzen den formatuarekin.
• Hizkuntza: Euskara
• Kokojokoa guztiz dohakoa da eta ez du inolako datu pertsonalik behar ezta biltzen.
Weba: https://kokoak.eus/kokojokoa
Pribatutasun politika: https://kokoak.eus/kokojokoa-pribatutasun-politika
Kontaktua: info@eidereibar.eus
Confidentialité de l’app
Le développeur Eider Eibar n’a fourni aucune information à Apple concernant ses pratiques en matière de confidentialité et de traitement des données. Pour en savoir plus, consultez la politique de confidentialité du développeur.
Aucune information fournie
Le développeur devra fournir des informations quant à la confidentialité des données au moment de soumettre la prochaine mise à jour de son app.
Informations
- Fournisseur
- Eider Eibar
- Taille
- 1,3 Go
- Catégorie
- Éducation
- Compatibilité
-
- iPhone
- Nécessite iOS 12.0 ou version ultérieure.
- iPad
- Nécessite iPadOS 12.0 ou version ultérieure.
- iPod touch
- Nécessite iOS 12.0 ou version ultérieure.
- Mac
- Nécessite macOS 11.0 ou une version ultérieure et un Mac doté d’une puce Apple M1 ou une version ultérieure.
- Apple Vision
- Nécessite visionOS 1.0 ou version ultérieure.
- Langues
-
Anglais
- Âge
- 4+
- Copyright
- © 2020 Eider Eibar
- Prix
- Gratuit