
Sinopsis
Basoan barrena albumeko protagonista Txanogorritxorekin identifikatzen da inplizituki: aita ez dago etxean, amak gaixorik dagoen amonari opil bat eramatea eskatzen dio eta, ipuin klasikoko neskak bezala, bide laburraren eta bide luzearen artean aukeratu behar du bere helburura iristeko.Kontakizun hau guztiz irudimentsua da eta umeen fantasia, beldurrak eta kezkak erakusten ditu. Anthony Browne-rekin batera, irakurlea misterioz betetako baso baterako bidaia ahaztezina egingo du. Han beste ipuin batzuetako pertsonaiekin egingo du topo, baina ezer ez da dirudiena. Gaiak: misterio eta intrigazko ipuina.Alderdi aipagarriak: Txanogorritxo eta haur literaturako beste ipuin klasiko batzuekiko paralelismoa; zuri-beltzeko ilustrazioetako sinbolismoa, zenbait osagai koloretan dituztela; Urdaburutarrak, Osteratxo bat parkean, Nola sentitzen zara?, Gorila bat. Zenbatzeko liburua eta Kezkamuxelak liburuetako egile berarena.
Ficha técnica
32
9788476817988
PAMPLONA/IRUÑA
28 cm
25.5 cm
25 cm
MANU LÓPEZ GASENI